EZ DAKIT NORANTZ NINDOAN EZTA NON NENGOEN ERE!
Bizitza
hor kanpoan eta ni hemen nire pentsamenduetan murgildurik.
Ez
dakit nola eta non!
Joana!
Etorria!
Badakit!
Eguneroko bizimodu aztoratuak nire pentsamenduak eraldatzen ditu
Koloreek ez dute nire arreta pizten.
Egunerokotasunak ez dit etorkizunean pentsatzen uzten. Momentua da
inporta zaidana.
Zer ezkutatzen da nire pentsamenduetan?
Ez dakit!
Ez joan, ez etorri, ez dakit
norantz noan?
Hemen ni neu, leku honetan,
non nagoen jakin gabe.
Hemen ni neu, norantz noan
jakin gabe?
Hantxe ni neu, norabide gabe
joan nahirik?
Bizitzak, besterik gabe,
irribarre egiten dit.
Sinpletasuna.
Irribarrea.
Denbora.
Ni neu hemen, ni neu hantxe!
Joana!
Etorria!
Badakit!
Ni neu, besterik ez!
Frase Janaina Oliveira
Gentilmente Traduzido em Euskera Idoia Garate
Imagem gentilmente cedida Mara Martins