Pandemia 21 Medean
Bat-batean munduak buruz behera dagoela dirudi!
Galdu egin da irribarrea!!
Gailendu da isiltasuna!!
Ezerk ez du dagoeneko zentzurik!!
Izakitxo bat etorri eta gorputzean kokatzen da, badoaz hainbat bizitza.
Begien itxi-ireki bat, eta guztia gelditu da erdi-zoro!
Ospitalak beterik, eta guztiak zer egin jakin gabe!!
Ez!!
Ez!!
Erlojua ez da gelditu, baina orbainak utziko ditu denborak
Planetaren ekonomiak aparatuen bidez arnasten du,
Pertsonek gailu bat behar dute arnasa hartzeko!
Airearen zizpurua!!
Pandemia
Birusa bizia
Herioa
Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, mundo osoa ari da inbaditzen izakitxoa…
Amodioa edonondik galdu da eta dirua ez da hain funtsezkoa horrela
Birus txikiak guztiei egiten die eraso, behartsu, aberats, gazte, zahar…
Airea galarazten digu, hainbeste aireren erdian!
Ibaiak garbiagoak egongo dira, hasi da arnasten itsasoa, izadia etorri zaigu esatera geldi zaitezte!
Musukoek planeta osoa hartu dute babespean eta ikusten ditugu oraindik pertsonak elkarri laguntzen
Etorkizuna!
Ez dakit! Asko dugu ikasteko!
Ipar, hego, eki, mendebal.
Bizitzaren
Taupadak
Berriro
Itzuliko dira
Era ezberdinean!
Direitos Autorais José Perez Urtiaga Martinez
Tradução para Euskera: Alex Aldekoa-Otalora Agirre e Idoia Garate
Foto do arquivo do autor, nascer do sol no mês de Maio 2020.